XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Janariak inportatu beharra.

- Hurbiletik ala urrunetik garia eta beste zenbait produkturen inportatzea Horregatik deitzen da ere garraio lurralde gure iparraldea.

Hala, inportazio arazoak, ordainez, beste ondasun eta zerbitzu ekonomiko batzuen eskaintza exigitzen du kanpotik ekarri produktuen balantza nibelatzeko.

Hona horretarako elementu eta bitartekoak: - Gizakiak: emigrazioko jendea.

- Ondasun eta zerbitzu zenbait: baliabide natural batzuen arabera, lana dela medio, sorturikoak.

Hala nola baliabide zenbait Euskal Herrian: - Burdin meatz ona.

- Baso-oihanetako zura nahiz egurra.

- Ibaietako ura, metalgintza-industria muntatzeko.

- Itsasoa hurbil izatea.

- Erdigune eta bidagurutze izatea: Gaztela eta Nafarroarentzat, Atlantiko Iparralde eta Amerikaren artean.

Elementu multzo honek, oro har, Ertarotik hasita, eraman du Euskal Herria Europa guztia biziki laborantzari atxikirik zen garaian, lan banaketa internazional bat antolatzera, eta hala eragin: - Garraioaren desarroiloa.

- Merkatalgoaren desarroiloa.

- Industriaren desarroiloa.

- Hegoalde-lehorraldea.

Kantauri mendien hegoaldea hartzen du bereziki, eta Ebro sakana nahiz Errioxaldea.

Laborez eta ardoz ongi hornitua da.

Laborantza moldeko ekonomia mota nabaria da, eta autosufizientea denez, ez du beste baliabiderik eta bere baitan mundu hertsi batetan gelditzeko joera du.

Zerbitzuen saila da (oroit penintsula eta periferiaren arteko lurralde dela) zerbait desarroilatzen.

Eta nolanahi ere, Bizkaia / Gipuzkoa labore lur pobreak direnez, bada halakoxe interdependentzia ekonomiko bat ipar eta hegoaldearen artean.

b) Ekonomiaren hedakuntza orokorra (1450-1550/70)

Gutxi gora-behera 1450 fetxa ezar daiteke non Europako ekonomia suzperraldi batetan sartzen den, kasik XVI. mendearen azkenera arte irauten duelarik.

Eta honetan nabari da suzperraldia: lehen galdu maila ekonomikoak harrapatzen, eta feudal moldeko ekonomia klasikoa desegiten nahiz beste modelo berriak sortzera abiatzen.

Truke ekonomia eragiten da, eta honek, garraioa nahiz merkatal ekonomia euskalduna faboratzen.

Bestalde, abagune egokia presentatu zuen gaztelar artileak euskal portuentzat.

Horretarako, Euskal Herrian, Ahaide Nagusien alderdikeriak deitu burrukak aski eragozpen baziren ere, gainditzen dira gaztelar errege, artzain eta merkatarien interesak eta euskal hiribilduen, eskulangin eta garraiarienak batera heldu bait ziren.

Baina, hori horrela, suzperraldi ekonomiko hau nabari izan zen baserri munduaren barne ere: ahaide nagusiena ahulduz, egoera hobea, erlazio sozial eta lurraren propietate molde berriak ekarri zituen.

Zertan nabari izan zen suzperraldia: - Populakuntzaren hazkundea: Kostaldeko eta industriadun herriak hazten dira gehienbat baina baita ere baserri girokoak.

Adibidez Bizkaian 38 parrokia berri eraiki ziren 1478-1557 bitartean; Biasteri eskualdea (1427-1525 urteotan) 526 auzotik 882 auzotara heltzen da.

- Laborantza sektorea : Luberriak gorritu ziren, eta laborantza produzioa gehitu, jakina, bustialdean abeltzaingoaren eta sagastien nahiz gaztainadien kaltetan.

Hala, ere, Bizkaia / Gipuzkoan jarraitzen labore bihiaren defizitak, eta jendeak emigratu behar bide berrietatik zehar: Andaluziara, Ameriketara, europar gerlak, diplomazia edo gortera... edo-ta itsasoz (Andaluzia, Frantzia, Britaniatik...) nahiz lehorrez bihia inportatu behar.

- Siderurgiaren sektorea: Sektore honetan datza desarroilo ekonomiko orokorraren giltzarria.

Eta horretarako bazituen zenbait elementu: burdin meategiak (Arrasate, Legazpi, eta Somorrostron bereziki); itsasoko portuen hurbiltasuna; baso-oihanetako zura; laborantza sektorearen aldakuntzak eta garraioaren (itsasoz nahiz lehorrez) desarroiloa, gerla ugariak faktore eragile izanik, eta merkatuen azkartzea nahiz hedakuntza.

Esaterako aski nabarmena izan zen XIV-XV mendeetan Erregeren fiskal kontrolaren ardura.

Eta bestalde euskal burdinoletan ekintza handia burutzen ari zen: Bizkaiak adibidez, hiruhalakotu zuen burdin produzioa XV. mende hastapenetik XVI. mende hastapenera.

Gainera, teknika berriak ezartzen dira agorrolak zehar-ola bilakatzen direnean, hots, gurpil hidraulikoa dela medio, erreka ondora ekartzen bait dira eta gabia deitu mailuak uraren indarrez eraginik martxan ipintzen.

Orduan ateratzen dira burdinolen zenbait propietate ahaide nagusien eskuetatik, eta berriak ugaltzen.